Telefono mugikorrak erabiltzen ikasteko saioa egingo da gaur
AULESTI // Telefono mugikorren erabilerari buruzko berbaldi praktikoa antolatu du gaurko Aulestiko Hirugarren Adineko eta Pentsiodunen San Blas elkarteak. Udaletxeko Musika Gelan elkartuko dira, 17:00etatik aurrera. Azalpenak entzun, eta batez ere 3Gko...
AULESTI // Telefono mugikorren erabilerari buruzko berbaldi praktikoa antolatu du gaurko Aulestiko Hirugarren Adineko eta Pentsiodunen San Blas elkarteak. Udaletxeko Musika Gelan elkartuko dira, 17:00etatik aurrera. Azalpenak entzun, eta batez ere 3Gko telefono mugikorrak modu egokian zelan erabili behar diren erakutsiko dute. Gaur arratsaldeko saioan parte hartzera gonbidatzeagaz batera, norberak bere telefono mugikorra eramateko eskatu dute Aulestiko Hirugarren Adineko eta Pentsiodunen San Elkarteko ordezkariek.