Lekeitioko EH Bildu: ‘Urtebetera urrats bat aurrera: Erabakiklik!’

Gure gomutan erdi lainotuta izango dogu ziurrenik, iazko maiatzean, Lekitton be egindako ekintza ederra eta adierazgarria. DEMOKRAZIA hizki handiz idatzi eta erakutsi nahi izan genduan Herri Galdeketa burutuz GURE ESKU DAGO-ren eskutik. Aitatutako itaunketaren gainean kontu asko dago azpimarratu beharrekoak. Guk, Lekittoko EH Bilduk, atal bi azpimarratuko doguz gaurkoan: herritarren esku hartzea eta mugimenduaren aniztasuna.

Bergogoratu dagiguzan iazko emoitzak: Boto eskubidea dauken lekeittarren %44,3k emon genduan bozka. Handia eta pozgarria esku hartze kopurua! Ezelango babes legal barik, baina herritarrok emondako zilegitasunaren bermeagaz. Bozketa legal guztiek eskatuten dabezen araua guztiak betez eta horreri gainera bizipoza erantsiz.

Olatuaren metafora egoki-egokia izan zan herritar xumeon esku hartze aktiboa irudikatuteko. Behetik gorako mugimendua izan behar dau derrigorrez, oinarri-oinarrian landutakoa. Interes pertsonal eta partidisten gainetik, aniztasuna eta zabaltasuna nagusi. Sasoi bakoitzean erritmoak arinduz edo motelduz, atzean inor geratu ez daiten. Fin eta esku zabal dabiz GEDko kideak!

Eta orain, beste erronka potolo bat daukagu gainditu beharrekoa: Ekainaren 10eko giza katea. Ez da halamoduzko erronka, baina izan daitela gogoa eta ilusioa are handiagoa izateko. Antolatu gaitezan etxekoekaz batera, edo lagun kuadrilan, edo beharrekoekaz, edo… 1.000 lagun alkartu behar gara lekittarren eta mendexarren artean! Baietz lortu!
Egun horretara begira baina, badaukagu beste hitzordu dotore bat Lekitton aste honetarako, maiatzaren 6an, domeka, ERABAKIKLIK EGUNA.

Lekittoko EHBILDUkook animatu nahi zaituegu ahaleginak egin dagizuezan ekitaldiotan esku hartzen. Ziur gagoz gure herriaren etorkizuna guk geuk, herritar xumeok, marraztuten gabizela aspalditik eta zeregin horretan laguntza ederra eskeintzen deuskuela GED-ko lagunak.

Domekan, ba, ikusiko gara eta eskua emongo deutsagu alkarreri. Aurrera ba!

–Nere Etxebarria Aizpuru eta Myriam Etxebarrieta Badiola. Lekeitioko EH Bilduren izenean.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU

Send this to friend