ETAren adeko pintadak agertu dira gaur goizean [maiatzak 5] Lekeitioko hainbat kaletan, eta Lekeitioko udal gobernuak gertatutakoa salatu du. “ETAren indarkeria bidegabe eta zuritu ezinak konponezinak diren galerak ekarri dizkio euskal gizarteari eta behin betiko desagertu dela iragarri izanak, itxaropenez betetako bake eta bizikidetza prozesuan aurrera egiteko garai berri bati hasiera eman dio”, adierazi dute.
Pintada Gamarra kalean. Argazkia: Lekeitioko Udala
Beraz, gaur berriz ere herrian zehar agertutako pintadek ez diotela ezelako ekarpen positiborik egiten azpimarratu dute, zabaldu berri den garai berriari. “Lekittarren egunez-eguneko bizikidetzaren aldeko lana oztopatu baino ez dute egiten”. Hori dela eta, lekeitiarren arteko bizikidetzaren aldeko apustua berretsi eta ekintza hauen aurrean desadostasuna eta arbuioa adierazi dute, herrigintzan aurrera egiteko oztopoa baino ez direlako. “Argi geratu behar da ETAk ez zuela sekula ere ez existitu behar izan eta euskal herritarrek ez diotela ezer zor”.
Udal gobernuan azaldu duenez, inoiz baino pintada gehiago agertu dira, eta goizetik hasi dira udal beharginak hormak garbitzen. “Eskerrak eman dizkiegu garbitasun zerbitzuko langileei kultur eta ondare balore handia daukaten eraikinetako eta gainontzeko hormetako pintadak garbitzeko egindako lan bikainagatik”. Eragindako kaletak herritar guztien artean ordaindu beharko direla aitatu dute.
Bestalde, zabor edukiontzei bat ere erre dute goizaldean, eta pintadekin zerikusia daukan ez dakitela zehaztu badute ere, gertaera hori ere salatu nahi izan du udalak. Mandaskako aparkalekuan, osasun etxearen aurrean zegoen edukiontzia da erre dutena.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.