Daiteke Gizarte Aholkularitzak, Lanbideren zentro kolaboratzailea den heinean, martxan jarri du berriro ere lan bitartekaritza eta orientazio zerbitzua
Debegesa garapen agentziaren egoitzan (Azitain Industrialdea 3 bis, Eibar). “
Lan bila dabilen edonor hurbildu daiteke bertara, lan orientazioa jasotzeko, curriculuma eta aurkezpen gutunak egiteko, lan elkarrizketak prestatzeko edo lan merkatuari buruzko informazioa jasotzeko, besteak beste”.
Argitu dutenez, orientazioa bakarka, aurrez txanda hartuta, edo taldeka eskainiko da. Gainera,
hilero tailerrak egingo dira lan bilaketa errazteko asmoz. “
Lanbideren webgunean argitaratuko da tailer hauei buruzko informazioa”. Bulego ordutegia honakoa da: astelehenetik eguenera, 08:30etik 16:30era eta barikuetan 09:00etatik 15:00etara.
Daiteke barruan ematen den tailerretako bat. Argazkia: Debegesa
Aurten berrikuntza modura, zerbitzua hobetu eta
enplegu zentro bat ireki dela ere jakitera eman dute, erabiltzaileen esku lau ordenagailu eskura jarriz. “Enplegu zentroa erabili nahi dutenek orientatzaileek laguntza jasoko dute curriculuma osatzeko, lana bilatzeko webguneetan izena emateko edota Linkedin sare sozialean euren profila sortzeko. Horrez gain, lan bilaketarekin lotutako dokumentazio osagarria izango dute eskuragarri, baita inguruko lan eskaintzen berri ere”.
Lana bilatzerako orduan lagungarri izan daitezkeen hainbat tailer egingo dituzte maiatzean. Maiatzaren 23an, esaterako, curriculum espresa sortzeko tailerra egingo da euskaraz. Maiatzaren 30ean eta 31n, berriz, CV egokia egiteko irizpideak eta lana bilatzeko nola antolatu tailerrak egingo dira, hurrenez hurren, gazteleraz.
Tailerrak doakoak dira, eta 10:00etatik 13:00etara egingo dira Debegesaren egoitzan. Parte hartzeko aurrez izena emateko komeni da 943-82 01 80 telefono zenbakira deituta.