Mutriku Sokatira Taldeko Jose Martin Bustinza Olabarri
Tubik irabazi du Gipuzkoako Lasto Botatze txapelketa. Tubi txapelketa irabazteko faboritoa zen, eta aurten ere ez du hutsik egin.
5,90 metroko marka egin zuen domekan [maiatzak 13], Legorretan. “Sei metroko marka lortzen saiatu zen Tubi, baina ezin izan zuen marka hori gainditu”, azaldu dute sokatira taldeko kideek.
Txapelketan parte hartu zuten Mutriku Sokatira Taldeko lau kirolariak. Ezkerretik eskumara: Ekaitz Salcedo, Tubi, Patxi Ituarte eta Javi Urresti. Argazkia: Javi Urresti
Txapelketan, gainera,
Mutriku Sokatira Taldeko beste hiru kirolarik ere parte hartu zuten: Ekaitz Salcedok, Patxi Ituarte eta Javier Urrestik. Bigarren, hirugarren eta laugarren sailkatu ziren, hurrenez hurren. Salcedo sailkatu zen bigarren 4,80 metroko markarekin, eta Ituarte hirugarren, 4.40 metroko markarekin. Urrestik, azkenik, laugarren postua lortu zuen, 3,80 metroko markarekin.
Lau kirolariak
12,6 eta 12,8 kiloko lasto fardoarekin ibili ziren lanean. 3,60 metrotik hasi ziren sardearekin jaurtiketak egiten, eta 4 metroko altuera arte 20 zentimetroka joan ziren barra igotzen. 4 metrotik aurrera, berriz, 10 zentimetroka igo zuten muga.