Ugaitz Mugertzak Urrezko Aizkolarien Banakako Txapelketako finalerako azken txartela lortzeko borrokatu beharko du
21. Urrezko Banakako Aizkolari Txapelketa-Eusko Label Sariaren lehenengo finalerdian bigarren sailkatu ostean, finalean sartzeko beste aukera bat izango du Ugaitz Mugertza aizkolari mutrikuarrak. Finalerako hirugarren eta azken txartela lortzeko aukera maiatzaren 26an Galdakaon jokatuko den hirugarren finalerdian izango du Mugertza II.ak. Aitzol Atutxaren aurka neurtu beharko ditu indarrak.
Txapelketari dagokionez, Iker Vicente eta Mikel LarraƱaga dira finalerako lehen bi txartelak lortu dituzten aizkolariak. Vicentek eta LarraƱagak zapatuan [maiatzak 12] Berrizen eta Leitzan jokatu diren finalerdierditan zuzenean sailkatu dira ekainaren 3an Azpeitian jokatuko den finalerako.
Mugertza, hain zuzen ere, Vicenterekin aritu zen buruz buru finalean sartzeko ahaleginetan, baina aizkolari nafarrak azkarrago amaitu zituen lanak. Aizkolari nafarrak 9 minutu eta 39 segundo behar izan zituen zutikako 45 ontzako enborra , etzandako kanaerdiko enborra eta abiadura probako 60 ontzako bi enborrak mozteko. Mugertza II.ak, aldiz, 10 minutu eta 35 segundotan amaitu zituen lanak, 56 segundo beranduago.