Julen Erezuma: 'Guzurre!'
Guzurretako bizi baten bizi gara. Guzurretako mundu eta guzurretako egunerokoan. Bai! Holan pentseu dot beti eta holan pentsetan jarraitzen dot. Gure egunerokotasunien guzurre baño ez dot ikusten. Baña hau ez da oingoa. Danok gara guzurti batzuk eta kontrakoa diñona guzurretan dabil. Umetarik hezten gaitue guzur artien. Negarrez gure sehaskan gagozala, «duermete niño» kantiegaz… «o viene el coco y te comera!» esaten euzkuenetik. Nik ez dot kasurik ezagutzen «Coco» dalako hori etorri danik.
Bizixe eurrera joan ahala guzur gehixaugaz osatzen dogu gure bizitza liburue. Eta horretarako, guzurretarako, etxie da eskolie. Etxien esan eta entzuten doguz guzurrik gehixen. Amak edo aitak ondo gagozan galdetzen euzkuenien eta guk baietz esan nahiz eta kontrakoa izan. Edo gurasoek heurek, zuezer lortu gura dabenien gu manipuletako… «goazen hara, han dau eta», edo antzerakoekaz.
Baña ez da hor geratzen gure guzurti ibilbidie. Maitasunien be gure arpei guzurtixe da lehenengo erakusten doguna. Gure alderik onena erakusten dogunien konkistau edo maitemindu gura dogun persona horren eurrien, inperfekziñoak eskutatuz.
Eta ondiño urrunau doa geuzie, norberan burueri be guzur esatera heltzen garelako. Zeuzer apurtu dogunien edo akatsan bat euki dogunien… «ez da ezer pasetan» horregaz, nahiz eta pasetan dala jakin. Beste gauza bat da akatsa edo apurtuneikoa konpontzie edo disimuletie lortzen badogu.
Eta guzurren analisi labur hau amaitzeko, goi mailako guzurtixek dauz. Politikoak. Horrek masterrak dekiez guzurti karreran. Edo ez! Horrek be guzurrezkoak dire akaso. Baña iñok baño sarrixau eta errezau esaten dabez guzurrek, heuren helburue lortzeko gurien.
Beraz, segidu daigun gure guzurretako mundo hau eraikitzen, baña ahal dala, unien uneko eta unieri dagokixon guzurre esan eta sortuz. Zainddu zaitzeze guzurtis!