LGTBI Fobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatu dute Lekeition eta Ondarroan

LGTBI Fobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna da gaur [maiatzak 17], eta Ondarroan eta Lekeition sexu eta genero aniztasunaren aldeko aldarriak egin dituzte. Batean zein bestean, ehunka ikasle batu dira herri mailan egindako ekintzetan.

Ondarroan Aniztasuna “lau haizetara” aldarrikatzeko, lip dub grabaketa egin dute 1.300 bat ikaslek –HHtik hasi eta Batxilergora arte–. Etxelila parean hasi eta Zubi Zaharrean amaitu dute ekintza Gatiburen Aske Maitte kantuaren doinua hartuta. “Gaur aniztasuna ospatzeko egun da, eta uste genuen Ondarroak kalera irten behar zuela”.  Ikastetxeetan aniztasunari buruzko lanketa egin dute, eta lip dub horri bukaera emateko ekintza izan da. “Lipdub kalera irtetzeko aitzakia bat da, aniztasuna aldarrikatzeko”. Grabaketa bi edo hiru aste barru sarean ikusgai egongo dela jakitera eman dute antolatzaileek.

[zuzenean ARGAZKI GALERIA IKUSI]

Lekeition herriko hiru ikastetxeetako ikasleek adierazpen bateratua egin dute aldarrikapen sendoa egiteko. Adierazpena goizean plazan egin duten elkarretaratzean irakurri dute; ia 1.000 ikasle elkartu dira eta ostadarraren koloreekin jantzitako kamisetekin bandera erraldoia osatu dute. Sexu orientazio zein genero identitate ezberdinen aurka ematen diren eraso eta diskriminazioak ezabatu egin behar direla azpimarratu dute ikasleek. Argi eta garbi zabaldu dute euren mezua: “DENOK GARA BERDINAK, ERRESPETATU DEZAGUN BAKOITZAREN NORTASUN ETA IZAERA!!!”

[zuzenean ARGAZKI GALERIA IKUSI]

Bi herri horietan ekintzak egiteaz gain, Munitibarko Udalak sexu eta genero aniztasunaren aldeko mozioa  onartu du asteon. Eta Bizkaiko Foru Aldundiak ere pertsona guztien eskubideen alde duen konpormisoa berretsi du, sexu orientazioari errepartu barik.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU

Send this to friend