Atzo [maiatzak 17] sinatu zuten hitzarmena
Isabel Mendiguren Lea Artibai Ikastetxeko Zuzendariak eta
Susana Federio Arostegik, Fundación Laboral de la Construcción erakundeko Gerenteak. Akordu horren bidez Metaleko konbenioa duten enpresak laneko arriskuen prebentzioan trebatzeko 6 eta 20 ordu bitarteko formakuntza jasoko dute. Guztira, urtero 800 ordu eskainiko direla aurreikusten da.
Isabel Mendiguren eta Susana Federio Arostegi hitzarmena sinatzen. Argazkia: Lea Artibai Ikastetxea
Azaldu dutenez, BOEn argitaratutako Metaleko Industria, Teknologia eta Zerbitzuen sektoreko II.Estatuko Hitzarmen Kolektiboa indarrean sartu ondoren, elkarte honetako enpresei lan arriskuen prebentziorako alorrean
betebehar berriak sortu zitzaizkien. “Lea Artibai Ikastetxeak metaleko sektoreko enpresa askori zerbitzu desberdinak ematen dizkie, eta hitzarmen honi esker, ikastetxearen izaera eskakizunen arabera homologatuko da”.
Atzo bertan informazio
saio bat burutu zuten ikastetxean, Estatuko metaleko II. Hitzarmenaren ondorioz eratorritako lan arriskuen prebentzioari buruzko betebeharrak argitzeko.