Bertso poteoari eta kontzertuari lekukoa hartuta, Gisatu Txapelketa izan da gaurkoan [maiatzak 19] Iparraldeko Haizeen eguneko eskaintzetako bat. 10:00ak orduko hasi dira sukaldatzen parte hartzaileak, taberna aurreetan gehienak, eta Eskolapean eta ikastola aurreko parkean beste zenbait. Egon da, baina, 09:00etarako suaren inguruan prestaketetan ibili denik ere. Aittitta Makurra txarangakoek ordubete lehenago ekin diote gisatua prestatzeari, 13:30erako kalejiran atera beharra zeukaten eta.
Gisatu txapelketako parte hartzaile batzuk
Azken urteetako kopuruari eutsita, 21 kuadrillak eman eute izena Gisatu Txapelketan. Faborito garbirik bazegoen galdetuta, ezezkoa erantzun dute Aittita Txiki taldekoek. Izan ere, urte batean lehen postuan geratu direnek azken postua ere egin izan dute. “Sekula ez dakizu zelan aterako den; sukaldariak ez dira beti berdinak izaten, eta izanda ere, ezin jakin zelan joango den eguna. Jende askorentzat sukaldatzea ere ez da erraza; kuadrilla batzuek 50 lagunentzako bazkaria egingo dute”.
13:30 orduko eduki behar zuten guztiek gisatua prestatuta, eta hala egin dute. Bazkarian bildu dira ondoren, prestaketan aritu diren lekuan gehienak.
Eguna usain goxoz ez eze, giro onez beteta ere etorri da. Itxaropena txistulari taldeak, Aittitta Makurra txarangak edota Baigorriko Gaiteroek jarri diote doinua iparraldea eta hegoaldea gerturatzea helburu duen jaialdiari.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.