Mutriku Futbol Taldeko kadete mailako neskek
ohorezko mailara igotzea lortu dute. Aurreko astean lortu zuten mailaz igotzea, baina zapatuan [maiatzak 19] San Migelen jokatutako azken partidua jokatu eta gero egin zituzten ospakizunak.
Ohikoa bihurtu den modura, udaletxeko balkoira igota ospatu zuten igoera. Eta ondoren, Jose Angel Lizardi Mutrikuko alkateak harrera egin zien udaletxeko areto nagusian.
Txiki mailako neskak ere batu ziren ospakizunetara. Izan ere, Gipuzkoako ligako txapelketa bigarren amaitu dute, Goierri gorri taldearen aurka finala 4-1 galdu eta gero.
Mutriku FTko kadete eta txiki mailako neskak, Mutrikuko udal areto nagusian
Urgozo Basurko eta Jaione Matias kadete mailako nesken entrenatzaileak pozik agertu dira mailaz igo eta gero. Adierazi dutenez, jokalariak eta taldeko zuzendaritza batzordea “oso harro” daude. “Kostata, baina lortu dugu gure helburua. Egia esan,
espero gabeko igoera izan da”.
Bi entrenatzaileek kadete mailako futbol jokalarien
ahalegina eskertu nahi izan dute. “Hau guztia eurak gabe ez zen posible izango. Eskerrik asko, neskak, zoragarriak zarete. Eskerrik asko baita ere zaleei eta zelaira hurreratu zen jende guztiari”.
Mutriku FTko kadete eta txiki mailako neskak, Mutrikuko udaletxeko balkoian
Mutrikuarrek laugarren amaitu dute denboraldia
28 punturekin, baina mailaz igotzea posible izan dute. Izan ere, Touring taldea sailkatu da hirugarren postuan, baina ezin da mailaz igo ohorezko mailan beste talde bat ere baduelako.
Zapatuan jokatu zuten denboraldiko azken partidua Zestoaren aurka, eta 2-3 galdu zuten. Eta e
txean galtzea “gogorra” izan dela nabarmendu dute. “Gure ustez, arbitratze txarra egon zen, eta horrek irabazteko aukerak murriztu zituen. Egia esan, irabazten amaitu nahi genuen denboraldia”.
Kadeteen taldea, udaletxean.
Txikien taldea.