Markina-Xemein Esku Pelota taldeko
Markel Calvok eta
Mikel Egurrolak eta Lekeitioko Akarregi pilota taldeko
Markel Aranbarri Lekuek Bizkaiko Eskolarteko Buruz Buruko Txapelketa irabazi dute. Zeanurin jokatu dituzte finalak zapatuan. 2006ko Alebin A mailako txapela lortu du Calvok Bereziartua zornotzarraren aurka (18-15). Egurrolak 2017ko Alebin A mailako finala irabazi du; Ramirez sopelanarraren kontra aritu da etxebarritarra, eta 18-8ko markagailuagaz nagusitu da. Aranbarri 2006 B mailan aritu da, eta Ortuellako Castrori alde handiagatik irabazi dio.
Markel Aranbarri Lekue, buruz burukoan.f
Akarregiko pilotariaren lehenengo txapela izan da asteburuan lortutakoa, eta “pozik” eta “gustura” amaitu duela jakitera eman dute taldeko ordezkariek.
Trinkete. Markina-Xemeingo taldeak beste txapel bat ere irabazi du asteburuan. Eskuz Binakako Eskolarteko Trinkete Txapelketan Alebin A mailako finala eskuratu dute Mikel Egurrola eta Ekain Idigoras etxebarritarrek. Emaitza pozgarriak, duda barik.
Egurrola eta Idigoras, trinketean.