Udalak euskararen esperientziatik abiatuta
hizkuntza gutxituen biziberritze prozesuak bultzatzea helburu duen Garabide elkarteagaz sinatu du gaur [maiatzak 23] hitzarmena; lau urterako elkarlana izango da. Hala, urtero, Berriatuko Udalak gutxienez 1.000 euroko diru laguntza emango dio elkarteari, bere proiektuetara bideratzeko.
Jon Arriola Berriatuako alkateak azaldu duenez, kooperaziorako diru laguntzen partidan, urtero, 10.000 euro aurreikusten ditu udalak, eta horiek eskarien eta unean uneko egoeraren zein beharrizanen arabera banatzen dituzte. “Adibidez, iaz Saharan uholdeak egon zirenez, partidaren erdia hara bideratu genuen, eta orain Siriako errefuxiatuei lagunduko diegu”.
Jon Arriola Berriatuko alkatea eta Andoni Barreña Garabideko presidentea.
Garapen bidean dauden munduko
hizkuntza gutxituen biziberritze prozesuak bultzatze aldera, gobernuz kanpoko erakundeak hizkuntza komunitateetako eragileekin lankidetza proiektuak garatzeko, hizkuntzaren, kulturaren eta nortasunaren garapen-alor desberdinetan proiektuak gauzatzen ditu, hezkuntzaren alorrean indar berezia jarriz.
Hainbat ikastaro, ikastaldi trinko eta sentsibilizazio ekintza egiteaz gain, Bidaide programagaz, jatorrizko hiztun komunitateak garatzeko, hizkuntza plangintza integralak egiten dituzte. Hala, Kolonbiako Nasa, Mexikoko Nahuatl, Ekuadorreko Kitxua eta Guatemalako Maya Kaqchikel herriekin eta ertainak Boliviako Aimara eta Quechua, Mexikoko Maya Yucateko, Txileko Maputxe, Kurdistango Kurdu eta Ipar Afrikako Amazigh herriekin lanean ari dira.
Euskararen eta euskal kulturaren garapenean diharduten erakundeek lankidetza horretarako beren
esperientziak eskaintzea da elkartearen helburuetako bat. Jasangarritasunaren, giza eskubideen, genero berdintasunaren eta ekitatearen aldeko eraldaketa mugimenduetarako, hizkuntzaren eta kulturaren biziberritze prozesua nahitaezko oinarria dela deritzote.
Jon Arriola Berriatuko alkatea eta Andoni Barreña Garabideko presidentea.