Ondarroako Gaztetxearen 13+15=28 urteurrena ospatuko dute zapatuan [maiatzak 26]. Egun osoko jaia izango da, eta gaztetxea herriaren parte dela aldarrikatzeko, Ondarroa musikagaz girotuko dute. Azken urteetan egin modura, jaia eguerdian hasi eta domeka goizaldera arte luzatuko da.
Urteurrena ospatzeko ekintza nagusiak zapatuan egingo badira ere, dagoeneko motorrak berotzen hasita daude. “Aurten jaia egun bakarrean egin ordez, egitaraua zabaldu eta ekintzak maiatza osoan egin ditugu”, esan dute Ondarroako Gazte Asanbladako (OGA) kideek. Horren adibide dira Antxoa Egunean zein duela bi aste gaztetxean egindako kontzertuak.
Karro poteoagaz hasiko dira eguneko ospakizunak. “Herrian zehar ibiliko gara, musika lagun, eguna girotzen”. Ostean
bazkaria egingo dute. Horretan parte hartu nahi dutenek aldez
aurretik izena eman beharko dute, Anaitasuna tabernan edo gaztetxean bertan.
Bazkalostetik goizaldera arte. Bazkalostea
The Oiers musika talde ondarrutarrak girotuko du. “Lagunak dira, eta gaztetxean egoten dira. Beraz, urteurreneko ospakizunetan ere eurekin kontatu nahi izan dugu”. Iluntzean berriro ere musikaz girotuko dute Ondarroa. Hala, karro poteoarekin jarraituko dugu.
Jaiagaz amaitzeko,
Dena taldearen kontzertua eta Time to Roots musika jartzailearen saioak egongo dira, gaztetxean bertan. “Dena taldeko kideak gazte-gazteak dira, eta duela gutxi hasi dira. Gaztetxeko agertokia utzi nahi izan diegu eurek dakitena egiteko”.
EGITARAUA:
- 13:00: Karro poteoa.
- 14:30: Bazkaria (izena emateko, Anaitasunan edo gaztetxean)
- Ondoren: The Oiers talde ondarrutarraren kontzertua
- 19:00: Karro poteoarekin jarraituko dute
- 23:00: Dena taldearen kontzertua eta Time to Roots musika jartzailea