Jai Alaik Goikoetxea zumaiarra fitxatu du udako denboraldirako
Otsailetik Mexikoko frontoian jokatzen ari da Goikoetxea, eta udara arte bertan jarraituko du. Sei aldiz izan da binakako munduko txapelduna eta 11 bider buruz buruko txapelketakoaIñaki Osa Goikoetxea puntistak Gernika Jai Alai Professional taldeagaz ...
Otsailetik Mexikoko frontoian jokatzen ari da Goikoetxea, eta udara arte bertan jarraituko du. Sei aldiz izan da binakako munduko txapelduna eta 11 bider buruz buruko txapelketakoa
Iñaki Osa Goikoetxea puntistak Gernika Jai Alai Professional taldeagaz jokatuko du aurtengo udako denboraldia; talde gernikarrak parte hartzen duen txapelketa guztietan aritzeko aukera izango du zumaiarrak. Zestapuntaren udako txapelketak azarora arte luzatuko dira.Otsailetik Mexikoko frontoian jokatzen ari da, eta horrela jarraituko du udako denboraldia hasi bitartean. Denboraldi bikaina jokatzen ari da Mexikon zumaiarra, ondo egokitu baita bertako frontoira. Orain gutxi eta oporrak tarteko Euskal Herrian egon zen, eta orduan sinatu zuen Jai Alai Professional taldeagaz udako hitzarmena.
Mexikoko frontoian lehiatzen aritzeak udako denboraldira «egoera bikainean» heltzea dakarrela dio talde gernikarrak. Iazko denboraldian Goikoetxeak ez zuen Mexikoko frontoian jokatu, ez eta ere etxeko txapelketa nagusietan. Aurten, baina, Mexikon jokatzea lortu ondoren, uda Gernika Jai Alain beteko du.
Lorpenak
Sei aldiz binakako munduko txapeldun izandakoa da Goikoetxea. Horrez gain, beste bi aldiz izan da munduko txapelduna kiniela lehiaketan, eta hori gutxi balitz, 11 aldiz irabazi du Buruz Buruko Txapelketa Nagusia (10 aldiz frontoi luzean, eta bakarra frontoi laburrean). Irabazi ahal zuen guztia irabaztera ailegatu da Ameriketako Estatu Batuetako kantxetan.