Alberdik eta Urtasunek irabazi dute San Gregorio Saria
Antxon Alberdik eta Manex Urtasunek jantzi dute Berriatuko San Gregorio zesta-punta txapela. Berritxu Zesta Eskolako aurrelariak eta atzelari irundarrak 35-24 irabazio diote Julen Iriondok eta Iñaki Garciak osatutako bikoteari.Baina 30. San Gregorio T...
Baina 30. San Gregorio Txapelketaren (X. Felix Aldazabal memoriala) barruan beste bi final ere jokatu ziren Mendibarren frontoian. Nagusi mailan, esate baterako, Markina-Xemeingo eskolako Urrik eta Ion Ibarluzeak irabazi dute txapela, Ekaitz Mendizabal Goxerri eta Aitor Andonegi mutrikuarrei 30-25 irabazita. Gazte mailan, azkenik, Alex Goitiak eta Danel Mandiola markinarrek 30-14 irabazi dute Aitzolek eta Paulek osatutako bikotearen aurka.