Athletic Herriz Herri Markina-Xemeinera iritsiko da domekan
Athletic Herriz Herri, Athletic Club Fundazioak txikienei eskaintzen dien jolas jarduera Markina-Xemeinera ailegatuko da domekan. Frontoian jarriko dute jolasgunea, 10:30ean hasi eta 14:30era bitartean.Jarduera 3 eta 8 urte bitarteko umeei zuzenduta d...
Jarduera 3 eta 8 urte bitarteko umeei zuzenduta dago. Giza futbolin bat, txikigunea, aurpegiak margotzeko gunea, futbol txapa, marrazki tailerra eta photocall-a edukiko dituzte, besteak beste, jolaserako, guztia doan.