Euskadiko Fitness Txapelketa lehiatuko dute bihar, Lizeon
Beste urte batez, fitness munduko kirolarien bilgunea izango da Gernika-Lumoko Lizeo Antzokia. Euskadiko Fitness Txapelketa lehiatuko dute bertan bihar 16:30ean hasita.Txarteldegia 15:30ean zabalduko dutela jakinarazi dute antolatzaileek.Aurten ere bos...
Txarteldegia 15:30ean zabalduko dutela jakinarazi dute antolatzaileek.
Aurten ere bost modalitate lehiatuko dituzte: fitness neurri baxua eta altua, body line hasiberriak eta fitness, eta nesken bikini.
Oraindik ere izena eman daitekela zehaztu dute antolatzaileek. Horretarako, Santanape Kiroldegira bertaratu edo deitu behar da: 94-625 00 45. Bihar goizean ere izena eman ahalko da, 10:30etik 13:00etara.
35-40 bat parte hartzaile espero dituzte. «Urtero antzeko kopurua izaten dugu. Momentuz dakigunaren arabera, Iker Herrero izango da eskualdeko bakarra; body line hasiberrietan lehiatuko da», esan du Edu Lekunberrik.
Sariak
Modalitate guztietan lehenengo hirurentzat egongo da saria, eta fitness kategorian koreografia onena egiten duenak eguzkitako betaurrekoak jasoko ditu.
Era berean, fitness baxuko zein altuko lehenengo sailkatuek asteburuko egonaldi bana irabaziko dute.