Greziako errefuxiatuei buruzko hitzaldia eta janari bilketa, Etxebarrian
Zaporeak egitasmoak eta ETX kultur elkarteak antolatuta, Greziako errefuxiatuek bizi duten egoerari buruzko hitzaldia egongo da gaur, 19:00etan, Plaza Barrin. Horrez gain, astelehenean hasi eta ekainaren 10era arte janari bilketa egingo dute.Zehatz esa...
Zehatz esateko, ondoko jakiak batuko dituzte: pasta, arroza, lekari lehorrak eta lekari kontserbak. Herritarrek udaletxean eta Tomasenean utzi ahalko dituzte elikagaiak.
Gaurko hitzaldia eta astelehenean hasiko den janari bilketa Guk soberan daukagu, haiek EZ lelopean egingo dira.