Kadete mailako lasterketa lehiatuko dute domekan
Busturiko Udala Saria lehiatuko dute domekan, 11:00etatik aurrera. Txirrindulariek 53 kilometro pasatxoko ibilbidea egin behar izango dute Gernika-Lumo eta Bermeo lotzen dituen errepidean.Altamira auzoan hasi, eta leku berean izango dute helmuga. Tarte...
Altamira auzoan hasi, eta leku berean izango dute helmuga. Tarteko helmugako mailota lortzeko puntua Mundakan izango dute, eta mendikorakoa, berriz, Foruko herrigunean.
Busturia Txirrindulari Taldearen ordezkariek esan dutenez, 70-80 txirrindulari espero dituzte. Bizkaiko talde guztiak egongo dira, tartean eskualdeko txirrindulariak dauden Basati Bike taldea. Aurreko urteetan moduan, inguruko probintzietakoek ere parte hartuko dutela azaldu dute. Hain zuzen ere, lurralde kategoriako lasterketa horretan kadete mailako edozein taldek parte hartu dezake, eta etzi jakingo dute parte hartzaile kopurua zein izango den.