Memoria lekuak ezagutzeko txangoa egingo dute ekainean
Gernika-Lumoko Bakearen Museoak Artea, memoria eta espazio publikoa deitutako jardunaldiak antolatu ditu ekainaren 2 eta 3rako. Horien baitan, Memoritour ibilaldia egitea proposatzen du. Hori egiteko azken lekuak geratzen direla jakitera eman dute.Ekai...
Ekainaren 3an, domekan, 08:30ean abiatuko dira Bilbotik, eta 09:15ean aterako da autobusa, aldiz, Gernika-Lumotik. Hala, lehenengo geldialdia Elgoibarren egingo dute, eta azkena, berriz, Donostian. Bien bitartean, Tolosan, Andoainen, Hernanin eta Oiartzunen ere gel- dituko dira.
Egun osoko txangoa izango da, eta Jesus Alondo Carballes katedratiko eta adituak gidatuko du. 18:30ean ailegatuko dira Gernikara, eta 19:15ean Bilbora.
Ibilaldian parte hartzen dutenek Gipuzkoako zenbait memoria leku eta monumentu ezagutzeko aukera izango dute.
Parte hartu nahi duenak izena eman beharko du, 94-627 02 13 telefonoan edota museo@gernika-lumo.net helbidean.