Minbiziaren aurkako diru bilketa egingo dute bihar, Mutrikun
Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteko kideek diru bilketa egingo dute bihar, 11:00etatik 14:00etara, Mutrikuko Txurruka Plazan eta Beheko Plazan.Biltzen den dirua elkarteak Eibarko egoitzan doan eskaintzen dituen arreta sozial eta psikologikoko zerb...
Biltzen den dirua elkarteak Eibarko egoitzan doan eskaintzen dituen arreta sozial eta psikologikoko zerbitzuetara bideratuko dute. Elkarteak bihar kalean ibiliko diren boluntarioei eskerrak eman nahi izan dizkie.
Bi urte beteko dira aurten Debabarreneko taldeak Eibarren bulegoa ireki zuenetik. Egun 80 boluntario eta 1.029 bazkide direla esan dute, horietatik 96 mutrikuarrak.