X. Triatloi Txikia lehiatuko da ekainaren 3an, Markina-Xemeinen
Alarabi Triatloi Taldeak antolatuta, X. Triatloi Txikia lehiatuko da ekainaren 3an, Markina-Xemeinen. LH1 eta DBH4ra arteko umeek parte hartu ahalko dute 10:00etatik aurrera Atxondo kiroldegiaren ondoan egingo den proban. Adinaren arabera distantzia ez...
Alarabi Triatloi Taldeak antolatuta, X. Triatloi Txikia lehiatuko da ekainaren 3an, Markina-Xemeinen. LH1 eta DBH4ra arteko umeek parte hartu ahalko dute 10:00etatik aurrera Atxondo kiroldegiaren ondoan egingo den proban. Adinaren arabera distantzia ezberdinak osatu beharko dituzte parte hartzaileek. Parte hartzeko 620 60 20 84 telefono zenbakira deitu edo alarabi. triatloi@gmail.com helbidera idatzi behar da.