Iñigo Zabala: ‘Agur, atxe’

Urte dezente dira iluntze baten lanetik bueltan nentorrela kotxeko irratian entzun nuela. Eguneroko «Garagu» atalean gai bat jarri eta sari txiki baten truke entzuleei ematen zieten deitu eta hartaz mintzatezko aukera. Egun hartan bakoitzaren gustuko superheroiei buruz ari ziren.

Bat-batean, Superman eta El Virginianoren artean, momentu hartan buruan nuena itzultzen hasi zen irratia:
Ezkerraldetik deitzen zuela esan zuen hitza hartu zuen entzuleak, Barakaldo edo Portugaletetik esango nuke baina nire memoria ezagututa berdin izan ahal du Sestao edo Santurtzi. Honelako zerbait esan zuen: «Pues yo queria decir que ni Batman ni el Capitan Trueno, mi superheroe siempre ha sido mi aita».

Eta miresten zuen aitarengatik laupabost hitz eder esan zituen, artean oso abertzalea zela. Gainetik hori.
Gidatzen nindoala Ezkerraldean anaia bat nuela pentsatu nuen.

Nire superheroiak Edur du izena, langilea eta abertzale handia bera, sortzailea, eragilea, euskalzalea, herrizalea. Guzti horren gainetik maitasunez bete eta lagundu gaituen aita, hankak bezain izaera indartsu eta sendoduna, sentibera eta malgua aldi berean eta, gure moduan, ezereza ama Pilarrik gabe.

Orain dela gutxi Pixar-en Coco pelikula ikusi dut semearekin. Mexikoko kulturan hildakoek duten lekuari buruz da. Zendutakoak bizirik irauten omen dute bizirik dagoen norbait haietaz gogoratzen den bitartean.

Agur atxe, matxe-matxe.

–Iñigo Zabala. Ondarroa.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU

Send this to friend