Kamiñazpi, 60 urtez
Auzoko lehen etxebizitzek 60 urte beteko dituzte hilaren 20an; auzoak sorreratik hain nabarmena izan duen kutsu berezia mantentzen jarraitzen du.1958ko ekainaren 20a zen Goardia Zibil, elizgizon eta erakunde publikoetako ordezkariek bandera espainiar e...
Auzoko lehen etxebizitzek 60 urte beteko dituzte hilaren 20an; auzoak sorreratik hain nabarmena izan duen kutsu berezia mantentzen jarraitzen du.
1958ko ekainaren 20a zen Goardia Zibil, elizgizon eta erakunde publikoetako ordezkariek bandera espainiar eta sinbolo kristauen artean etxe gorriak bezala ezagutzen direnak inauguratu zituztenean. Orduan landatu zen gaur arte iritsi den auzoaren kimua.Auzo berezirik bada Ondarroan, hori Kamin?azpi da. Kamin?a baserriaren azpialdean egoteagatik eman zioten izen hori auzotarrek beraiek, eta urteen poderioz herriko auzo jendetsuena bilakatu da. Jose Mari Etxaburu euskaltzale, errefuxiatu eta Euskaltzaindiako urgazle zenak ere auzoaren izena hartu zuen ezizentzat 2008ko ekainaren 7an omendu zuten OHZk eta Kamiñazpiko Jai Batzordeak.
Aurretik, erreka, landa, pinu eta basaz betetako ingurua zen: «Auzotarrak inguruak ematen zuenera moldatzen ginen aisialdian. Umeak futbolean edo karramarrotan aritzen ziren, bizikleta zeukanak luxuzko zerbait zeukan, eta orokorrean dena zen askoz familiartekoagoa».
Iturribarri, Kamin?azpi eta Ibaiondo kaleek osatzen dute auzoa gaur egun, baina hastapenetan, errepide, parke eta autorik bakoa zen. Gaur egungo gazteei gaitza egiten zaie duela 60 urte auzoa nolakoa zen imaginatzea. Auzotarrek diote, baina, polita dela orain ere gazteak nola batzen diren ikustea parkera edota frontoira joateko. «Horretan gutxi aldatu da kontua. Jolas batzuk aldatuko ziren, baina auzoko txikiek elkarrekin jolasean ibiltzen jarraitzen dute».
Urteak pasa ahala, izan ere, izaerari eusten dio Kamiñazpik. Auzoan hasieratik bizi direnek diotenez, 60ko hamarkadatik aurrera ondarrutar askok Kami- n?azpiri buruz hitz egiteko arrabala esaten zuten, herrigunetik kanpo dagoen maila baxuagoko auzoa balitz bezala. Horrelako esaerek izaera berezi bat garatzeko balio izan diela onartzen dute: «Gu ez gara arrabalekoak, gu Kamin?azpikoak gara».
Izaera berezi hori beste hainbat elementuk ere indartu dute urteen poderioz. San Joan suek, garai bateko futbol taldeak edota auzoko jaiek auzotar izatearen harrotasuna are gehiago sakontzeko balio izan dute.
Lehenago arrabala hitza mezpretxuz erabiltzen zuten herritar askok amaitu dute Kamin?azpin bizitzen. 50eko hamarkadako egoera ekonomikoa ez zen bat ere ona orokorrean, eta «herrigunetik kanpo egin zituzten etxe haiek merkeak ziren». Jende asko erakarri zuen horrek Kamiñazpira. Baina auzoak azpiegitura faltan jarraitzen zuen.
Premia horiei aurre egiteko adorea eduki zuten gehienak emakumeak zirela gogoratzen dute auzoko nagusienek: «Garai hartan ez zegoen ia inolako zerbitzurik. Gizonek etxetik kanpo egiten zuten lan, askok itsasoan, eta emakumeok ginenez etxeko lanez eta haurrez arduratu behar izaten ginenok, gu bihurtu ginen baita ere egunerokotasuneko premia horiei erantzuna bilatu behar izan genienak».
Urteekin hazten joan da auzoa, eta, orain, herritar asko ibiltzen dira egunero bertara joan-etorrian. Osasun etxea, parkea, ikastolak, dendak… Eboluzio ikaragarria eduki du auzoak, eta burua lehengo lepotik daukan arren, orain ez da ia inor herrian Kamin?azpiri buruz mintzatzeko arrabala hitza darabilenik. Herritar guztiek dakite Kamin?azpi auzo berezia dela Ondarroan, bertakoek hori lortu dute- lako eta urteetan mantentzen saiatu direlako, nortasunik galdu barik.
Auzo elkartearen lana
Izaera berezi hori finkatzea lortu zuena 70eko hamarkadan martxan hasi zen auzo elkarte indartsua izan zen. Elkarte horren xedea auzoaren eta auzotarren beharrak kudeatzea zen, behar zen lekuetan auzoarentzako hobekuntzak eskatuz, baliabideak exijituz eta egunerokotasunean aurrera egitea ahalbidetuz. Garbitasuna, gazteentzako denbora librearen kudeaketa ona, garraioak, azpiegiturak eta hezkuntza aldarrikatzen zituzten… Aldizkari bat ere argitaratu zuten 1981eko otsailean: Hauzo Hotsa, Kamin?azpiko Hauzo Elkartearen aldizkaria.
Izaera mantentzeaz hitz egiten denean, lehengo eta oraingoaren alderaketa egiten da. Lehen auzo elkartea zena orain jai batzordea da, eta han batzen diren adin oso desberdinetako auzotarrek Kamin?azpiko lagunei ahalik-eta jairik ederrenak antolatzea dute helburu. Lehen emakumeek auzoa aurrera ateratze- ko egiten zuten ahalegin bera egiten dute orain ere, zorionez geroz eta gizon gehiagoren laguntzaz. Igaroko dira urteak, eta aldatuko da auzoa, baina oso zaila izango da auzo sentimendua, harrotasuna eta izaera propioa aldatzea auzotarrengan.