Santurtzi eta Hondarribiako traineruen artean lehia bizi-bizia egon da Mutrikuko gizonezkoen traineru estropadan. Izan ere, azken arraunkadan erabaki da Mutrikuko XIX. bandera.
Zazpi ehuneneko aldeagatik irabazi du estreinako Mutrikuko estropada Santurtziko traineruak. Lau luze eta hiru ziaboga egiteko 19.56,40 behar izan zuten. Bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren, Hondarribia (19.56,47) eta Urdaibai (20.16,33) izan ziren.
Estropadan, guztira, hamasei traineruk parte hartu zuten, eta tartean Lea-Artibai eta Mutrikuko
hiru taldek parte hartu zuten. Ondarroak (20.21,96) bosgarren amaitu zuen, Isuntzak (20.41,99) zortzigarren eta Mutrikuk (21.45,09) hamaseigarren.
Itsasoko Ama Mutrikun irabazle. Argazkia: Itsasoko Ama Arraun Taldea