«DUAL modalitatean egoteak lanerako ateak zabaldu dizkit»
Lea Artibai Ikastetxeko ikaslea izan zen Mikel Urreizti Arrizabalaga (Mutriku 1993) eta Lanbide Heziketako Beroa Sortzeko Instalazioak Erdi Mailako zikloa egin ondoren, Energia eraginkortasuna eta eguzki energia termikoa Goi Mailako zikloa ikasi zuen.E...
Erdi Mailako ziklo bat egin ondoren, Goi Mailako ziklo bat egin zenuen.
Ez zen zaila izan. Adar bereko heziketa izaterakoan erraz egin nuen. Energiaren mundua gustatzen bazaizu gomendagarria dela uste dut. Lehengo urtean erraztasun handiagoa izan nuela uste dut, baina bigarrena ere ez zen zaila izan.
DUAL modalitatean ikasi zenuen; azaldu zure esperientzia.
DUAL modalitatean egoteak lanerako ateak zabaldu zizkidan. Bigarren urtean pixka bat kostatu zitzaidan erritmoa hartzea, astean bi egun egiten nuen lan eta hiru egunetan eskolara joaten nintzen. Asteburuetan ere lanean jarduten nuen, beraz, oso asti gutxi nuen ikasketetarako. Gainera, klaseko dinamika erabat aldatu zen lehenengo urtearekin alderatuz, baina estutasunik ez nuen pasa gainditzeko. Ondo joan ziren ikasketak. Enpresan DUAL sisteman egoteak ere lagundu egin zidan eta asko ikasi nuen.
Zeintzuk dira zuretzat Lanbide Heziketa ikastearen onurak?
Onura handiena Lea Artibai Ikastetxeak enpresekin duen harremana da, lan munduan sartzeko aukera asko ematen baitu.
Non zaude lanean eta zertan?
DUALa Santillan enpresan egin nuen, oso gustura egon nintzen, eta bertan jarraitzen dut egun lanean. Orain, gas instalakuntzekin ari naiz, berifikazioak, kontadoreak aldatzen, baina lan ezberdin asko egiten ditut, aire girotuarekin, berokuntza sistemekin, suteen aurkako instalakuntzekin…