Bizkaiko Buru Batzarrak jakitera eman duenez, 2019an egingo diren Udal Hauteskundeetan ere Koldo Goitia izango da Lekeitioko EAJren zerrendaburua. Azaldu dutenez, barikuan [ekainak 8] egin zuten bilera (Uri Batzarra), eta Lekeitioko EAJren alderdikideek “aho batez” erabaki zuten gaur egun Lekeitioko alkatea dena beste behin ereĀ zerrendaburu izatea.
Izendapenaren ostean,
Goitiak ondokoa adierazi zuen: “Berriro aurkezteko erabakia hartu dut, Lekeitiok lilura eragiten duen erronka izaten jarraitzen duelako”. Halaber, Lekeitioko EAJren lantalde osoari zuzendutako hitzak ere eduki zituen: “Lantalde honek gogotsu ekin dio herria eta herritarren bizimodua hobetzeko lanari, baina aitortu behar dugu oraindik asko geratzen zaigula egiteko”.
Goitia, Lekeitioko portuan. Argazkia: EAJ