Xemein Abesbatzako bazkideek ezusteko atsegin bat eduki dute aurten. Markina-Xemeingo abesbatzak eskeintzen dioten babesa eskertu nahirik oparitxo bat egin nahi izan diete, eta beraz,
bazkide txartela edukiko dute hemendik aurrera.
Xemein Abesbatza kantuan Xemeingo parrokian.
Abian hasi zenetik proiektua sostengatzea ahalbidetzen duten bazkideen babesa izan du Xemein Abesbatzak. Gaur egun
150 dira abesbatzaren lagunak, eta urte guzti hauetan bazkideen papera nahiko ezkutuan egon dela azaldu dute abesbatzako kideek. “Urtean behin kontzertu bat eskaini diegu soilik”. Hori dela eta, hemendik aurrera bazkideen garrantzia nabarmenduko dutela azpimarratu dute. “Bazkide txartela lehen oparitxoa izango da, baina gehiago izatea aurreikusi dugu, kontzertuen sarrerak erosteko deskontuak esate baterako, merezi dute eta”.
Bazkide egiteko aukera, gainera, ez dagoela mugatuta zehaztu du abesbatzak. Hori dela eta,
barikuan [ekainak 15],
19:30tatik aurrera, alde zaharrean egongo dira, kaleak musikaz alaituz, eta bazkide egiteko aukera ere eskainiko dute.
Bestalde, Xemein Abesbatzak ekainaren 29rako antolatu duen
V. Xemeingo Gauaren sarrerak ere salduko dituzte Arkuetan eta Zeharkalean egingo dituzten ekitaldietan.