Ziortza-Bolibarko Sorgin Gaba prestatzeko lehenengo saioa egingo dute barikuan

Gutxi falta da Sorgin Gaberako, eta ziortza-bolibartarrak gogotsu daude, sanjuan bezpera noiz ailegatuko zain. Hala, asteon hasiko dira prestaketekin.

Barikuan azalpenak eman, eta sorgin dantza entsegua egiteko elkartuko dira frontoian, 19:30ean. Halaber, hurrengo barikuan (ekainak 22) herria apaintzen arituko dira, 18:00etatik aurrera.

Dena ondo antolatzeko helburuagaz, Aranbaltz Kultur Elkarteko kideek jakinarazpen fitxak zabaldu dituzte dagoeneko. Parte hartuko duten herritarrek euren datuez gain, aukeratutako mozorroa, eta egingo duen ekarpena zehaztu behar du: josi, abestu, dantzatu, apainketa lanetan aritu…

Kalejirarako mozorrotzen direnei aurrez eskerrak eman dizkiete, eta jakinarazpen fitxa ekainaren 16rako (zapatua) betetzeko eskatu dute. Fitxarik ez dutenek 627 85 88 84 telefono zenbakira deitu edo mezua bidali dezakete.

Ekainaren 23an, sorginen eta pertsonaia mitologikoen antzezpena 20:30ean hasiko dute, eta 22:00etatik aurrera egingo dituzte San Juan suak eta Sorgin Dantza.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU

Send this to friend