Euskal musikaren imajinario kolektiboan murgiltzeko ikuskizuna, bihar, Lekeition

'Ez dok hiru!' ikuskizunaren emanaldi akustikoa Ikusgarrin izango da. Patxo Telleria eta Mikel Martinez dira aktoreak. Sarrerak Traolan eta kultur etxean daude salgai, 10 eurotan

Tartean Teatroa taldeak Ez dok hiru! ikuskizunaren bertsio akustikoa eskainiko du bihar, 20:30ean, Lekeitioko Ikusgarri zinema aretoan. Sarrerak salgai daude Traola Estudioan eta kultur etxean, 10 eurotan. Emanaldia euskal musikaren imajinario kolektiboan murgiltzeko saioa izango dela aurreratu dute.

Publiko helduari zuzendutako umorezko euskarazko ikuskizuna da. Aktoreak Mikel Martinez eta Patxo Telleria dira, eta ondoko musikari-aktoreez lagunduta ariko dira: Adrian Garzia de los Ojos (pianoa), Maria Arriaga Telleria eta Ivan Allue.

Euskal musikari omenaldia

«Aktoreek euskal musikari dioten errespetu eta maitasunetik abiatuta, Euskal Herriko imajinario musikalaren errepaso ironiko, absurdu eta dibertigarria eskainiko dute», azaldu dute Tartean Teatroko kideek.

Halaber, ikuskizunak daukan baliorik preziatuenak umorea eta euskal musikari egiten zaion «omenaldi bero eta hunkigarria» direla esan dute.

Emanaldiak 70 minutu iraungo duela aurreratu dute. Tarte horretan 200 euskal kanta baino gehiagoren zatiak eskainiko dituzte. «Abesti denak ez badira, gehienak ezagunak izango dira».
Ez dago iruzkinik

Send this to friend