Euskal musikaren imajinario kolektiboan murgiltzeko ikuskizuna, Lekeition

Tartean Teatroa taldeak Ez dok hiru! ikuskizunaren bertsio akustikoa eskainiko du barikuan [ekainak 15], 20:30ean, Lekeitioko Ikusgarri zinema aretoan. Sarrerak salgai daude Traola Estudioan eta kultur etxean, 10 eurotan. Emanaldia euskal musikaren imajinario kolektiboan murgiltzeko saioa izango dela aurreratu dute.

Publiko helduari zuzendutako umorezko euskarazko ikuskizuna da. Aktoreak Mikel Martinez eta Patxo Telleria dira, eta ondoko musikari-aktoreez lagunduta ariko dira: Adrian Garzia de los Ojos (pianoa), Maria Arriaga Telleria eta Ivan Allue.

ez dok hiru mikel martinez patxo telleria

Mikel Martinez eta Patxo Telleria aktoreak. Argazkia: Tartean Teatroa

«Aktoreek euskal musikari dioten errespetu eta maitasunetik abiatuta, Euskal Herriko imajinario musikalaren errepaso ironiko, absurdu eta dibertigarria eskainiko dute», azaldu dute Tartean Teatroko kideek. Halaber, ikuskizunak daukan baliorik preziatuenak umorea eta euskal musikari egiten zaion «omenaldi bero eta hunkigarria» direla esan dute.

Emanaldiak 70 minutu iraungo dituela aurreratu dute. Tarte horretan 200 euskal kanta baino gehiagoren zatiak eskainiko dituzte. «Abesti denak ez badira, gehienak ezagunak izango dira».

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

Send this to friend