'Go!azen'-en bideoklipa grabatuko dute Lekeition
ETBren Go!azen telesaileko kideek Mugimenduan tinko abestiaren bideoklipa grabatuko dute barikuan [ekainak 15], 16:00etan, Lekeitioko Abadeen Moilan. Bideokliparen grabazioaren berri emateaz batera, EiTBk jakitera eman du telesailaren laugarren denboraldia ekainaren 18an hasiko direla grabatzen.
Grabaketa ekitaldian ondoko aktoreek parte hartuko dute: Miren Arrieta, Ainhoa Larrañaga, Aritz Mendiola, Asier Burguete, Oihan Moreno, Nerea Mazo, Beñat Iturbe, Iholdi Beristain, Maria Redondo eta Iker Villa.
Eurekin batera egongo dira Jabi Elortegi Go!azen-eko zuzendaria, Nerea Zendoia ETBko Haur Programazioaren arlo burua eta Unai Gangoiti Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen zuzendaria. Horiez gain, Dorleta Elkorobarrutia eta Egoitz Bergara Laboral Kutxako Gazteentzako zerbitzuen arduradunak ere egongo dira.