Kantu bazkarian, euskara bultzatuz
Munitibartarren aisialdian, eta batez ere taberna giroan euskara bultzatzeko apustua egin du Euskara Batzordeak. Horretan lehenengo pauso modura, hiru ekintza egingo dituzte ekainean. Horietan lehena zapatuan egin zuten. Herriko Tabernan elkartu ziren ...
Munitibartarren aisialdian, eta batez ere taberna giroan euskara bultzatzeko apustua egin du Euskara Batzordeak. Horretan lehenengo pauso modura, hiru ekintza egingo dituzte ekainean. Horietan lehena zapatuan egin zuten. Herriko Tabernan elkartu ziren herritarrak, kantu bazkarian argazkietan. KZeta Taldearen doinuek lagunduta ederto bazkaldu zuten ume, gazte zein nagusienek. Hurrengo hitzordua bi asteburu barru daukate. Orduan, Irakurketa Txokoa eta euskal ohiturei eta kondairei buruzko hitzaldia izango dituzte aukeran.