Lekeitio Herri Lagunkoia proiektuaren diagnostikoa aurkeztuko dute
Lekeitio adin guztientzako herri lagunkoia bihurtzeko prozesu parte hartzailea jarri zuen abian 2017 urtearen hasieran Lekeitioko Udalak. Herria aztertu eta lekeitiarren iritziak jaso ondoren eratu duten diagnostikoa azalduko dute gaur 18:00etan Barand...
Inkestak
Taldeetan antolatuta, otsailean eta martxoan herriaren eta herritarren beharrak aztertu zituzten, eta hainbat herritar eta alor ezberdinetako eragilek parte hartu zutela aitatu dute. «Ahalik eta herritarren ekarpen gehien lortzeko» gainera, inkestak ere banatu zituzten apiriletik maiatzera bitartean etxez etxe, eta eskuragarri ere utzi zituzten herriko gune ezberdinetan. «Guztira, 356 inkesta batu dira».
Orain, parte hartze prozesu horretan guztian egondako ekarpenen emaitzak aurkeztu nahi dizkiete herritarrei, eta «Lekeitio adinekoekin noraino den lagunkoia ikustera» gonbidatu dituzte denak.