Domekan [ekainak 17] erabakiko dira Markina-Xemeingo
41. Eskupilota Txapelketako irabazleak. Guztira sei partida jokatuko dira
10:00etan hasita, txikietatik hasi eta nagusiak arte. Urtero bezala, frontoi txikiko kantxak hartuko ditu finalak.
Denetara
60 pilotari baino gehiagok parte hartu dute aurtengo txapelketan. Ia guztiak Markina-Xemeingo eskolakoak izango dira, baina bikoteak osatzeko beste herri batzuetako eskoletako pilotariak ere gonbidatu dituzte.
Markinako nagusien mailako pilotarien partida.
Pello Urionabarrenetxea Markina-Xemeingo Esku Pelota Taldeko entrenatzaileak jakitera eman duenez, umeen mailako finalera ailegatu den Mikel Maguregik ez du finala jokatzerik izango. “Min hartuta dago, eta bere ordez Aratz Martinezek jokatuko du”.
Bestalde, finalen aurretik taldeko
txikienen norgehiagoka bat egongo dela aurreratu du Urionabarrenetxeak. “6 urteko aurrebenjaminek jokatuko dute lagunartekoa. 09:45ean hasiko dute partidua”, zehaztu du.
Finalen amaieran, ohi modura, txapelak eta garaikurrak banatuko dizkiete irabazleei, eta dominak egongo dira beste guztientzat.
Domekako
FINALAK hauek izango dira:
- Txikiak: Urizarbarrena-Arriola/Larrinaga-Urbieta
- Umetxoak: Arrazua-Basterretxea/Sololuze-Albizu
- Umeak: A.Alvarez-Ibarzabal/Arrizabalaga-Maguregi (Martinez)
- Gaztetxoak: Egurrola-Calvo/Idigoras-J. Alvarez
- Gazteak: Ormaetxea-Azpiazu/Etxabe-Pascual
- Nagusiak: Bereikua-Txirloi/Zugadi-Gisasola
Herriartekoak. Herriko txapelketagaz gainera,
Bizkaiko Herriarteko finalaurrekoa ere jokatuko dute Markina-Xemeingo Esku Pelota Taldeko pilotariek. Zapatuan [ekainak 16] daukate bueltako partida Zeanuriren kontra 20:00etan, Markina-Xemeingo frontoi nagusian. Barikuan [ekainak 15], berriz, Txikien Herriartekoko finalaurrekoa jokatuko dute Zaldibarren, 18:00etan.