Sorgin gaba prestatzeko lehenengo saioa egingo dute bihar
Gutxi falta da Sorgin Gaberako, eta ziortza-bolibartarrak gogotsu daude, sanjoan bezpera noiz ailegatuko zain. Hala, dena behar bezala irteteko, asteon hasiko dira prestaketekin.Bihar azalpenak emateko eta sorgin dantza entsegua egiteko elkartuko dira ...
Bihar azalpenak emateko eta sorgin dantza entsegua egiteko elkartuko dira frontoian. Hitzordua 19:30erako jarri dute. Hurrengo barikuan, berriz, ekainak 22, herria apaintzen ariko dira, 18:00etatik aurrera.
Dena ondo antolatzeko helburuagaz, Aranbaltz Kultur Elkarteko kideek jakinarazpen fitxak zabaldu dituzte dagoeneko. Parte hartuko duten herritarrek euren datuez gain, aukeratutako mozorroa eta egingo duen ekarpena zehaztu behar dute: josi, abestu, dantzatu, apainketa lanetan aritu…
Fitxa ekainaren 16rako (zapatua) betetzeko eskatu dute. Fitxarik ez dutenek 627 85 88 84 telefono zenbakira deitu edo mezu bat bidali dezakete.
Parte hartzaileei esker ona
Kalejirarako mozorrotzen direnei eta Sorgin Gaba egitea posible egiten duten guztiei aurrez eskerrak eman dizkiete.
Ekainaren 23an, sorginen eta pertsonaia mitologikoen antzezpena 20:30ean hasiko dute, eta 22:00etatik aurrera egingo dituzte San Joan suak eta Sorgin Dantza.