'Angula ustelak' hitzaldia egongo da gaur, Mutrikun
Gipuzkoa Zutik mugimenduak antolatuta, Angula ustelak hitzaldia eskainiko dute Ainhoa Intxaurrandieta Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoko presidente ohiak eta Igor Meltxor kazetariak gaur, 19:00etan, Mutrikuko Zabiel kultur etxean. Mutrikuko EH Bilduk, ...
Gipuzkoa Zutik mugimenduak, hain zuzen ere, Angula ustelak hitzaldi sorta antolatu du. Hainbat hiltzaldi eskaini dira Euskal Herrian zehar Intxaurrandieta eta Iñaki Errazkinen (Gipuzkoako Ingurumen diputatu ohia) aurkako epaiketa salatu eta kasua jendarteratzeko. Intxaurrandietak eta Errazkinek, zehazki, Donostialdeko errauste planta gelditu zuten 2013an, eta arrazoi horregatik epaituko dituzte irailean. «Bertaratuek Zubietako errauste plantaren inguruan gertatukoari buruzko azalpenak jaso eta horri buruz izan ditzaketen edozein zalantza argitzeko aukera izango dute».