Gazte triatloia lehiatuko dute domekan, Lekeitioko portuan
Lekeitioko Gazte Triatloia lehiatuko da domekan, 11:30etik aurrera, Lekeitioko portuan. 9 eta 14 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dute, eta adinaren arabera distantzia ezberdinak bete beharko dituzte.Benjamin mailako triatletek (9-10 urte...
Benjamin mailako triatletek (9-10 urte) 100 metro igeri, 1.000 metro bizikletan eta 400 metro aringa-aringa egin beharko dituzte; alebinek (11-12 urte) 200 metro igeri, 2.000 metro bizikletan eta 800 metro aringa-aringa; eta txikiek (13-14 urte) 400 metro igeri, 4.000 metro bizikletan eta 1.500 metro aringa-aringa.