Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren finalak, Mutrikun
Danok Batek Zumaiaren aurka jokatuko du Herriarteko finala. Markina-Xemeinen Xistera Ugarein Zirkuitua hasiko da gaur. Etzi hasiko da Interjai txapelketaGipuzkoako Herriarteko Txapelketaren finalak jokatuko dira gaur, 19:00etatik aurrera, Mutrikuko Mir...
Danok Batek Zumaiaren aurka jokatuko du Herriarteko finala. Markina-Xemeinen Xistera Ugarein Zirkuitua hasiko da gaur. Etzi hasiko da Interjai txapelketa
Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren finalak jokatuko dira gaur, 19:00etatik aurrera, Mutrikuko Miruaitz frontoian. Finala herriko Danok Bateko puntistek jokatuko dute, Zumaiaren aurka.Txapelketa hiru kategoriatan jokatuko da: kadete, gazte eta nagusi mailetan. Hala, txapela lortzeko, gutxienez, hirutik bi final irabazi beharko dituzte finalistek. Mutrikuarrek azken bost urteetan jarraian txapela bereganatzea lortu dute, eta, aurten ere, bide beretik jarraitu nahi dute.
Partidei dagokienez, kadete mailako finala 30 tantora jokatuko dute, eta gazte eta nagusi mailakoak, berriz, 35era. Danok Batetik titulua lortzeko ahaleginetan honakoak ariko dira: Eñaut Urreisti-Alain Basterretxea (kadete maila), Zuhaitz Arrillaga eta Aratz Mendizabal (gazte maila) eta Ekaitz Mendizabal-Mikel Manzisidor (nagusi maila).
Lehenengo jardunaldia
Markina-Xemeinen, bestalde, Xistera Ugarein Zirkuituko lehen jardunaldia jokatuko da gaur, 19:00etatik aurrera, Uni frontoian. Txapelketari dagokionez, bi kiniela jokatuko dira, eta 15 puntu lortzen dituen bikoteak lortuko du garaipena maila bakoitzean.
Hamasei bikotek jokatuko dute bertan. Honakoek parte hartuko dute nagusi mailan: Alberdi, Mandangaran, Retolaza, Andonegi, Barkos, Basque, Gonzalez, Montamat, Gonzalez de Matauco, Ibarluzea, Laloo, Elkorobarrutia, Barinegarenteria, Mandiola, Urriolabeitia eta Gandiaga. Gazte mailan, berriz, honakoek jokatuko dute: A. Galletebeitia, P. Galletebeitia, Ibañez, Ruiz, Vidal, Hernandez, Lizardi, Egia, Hernandez, Goitiandia, Gandiaga, Mandiola, Goitiandia, Olabarria, Ibarluzea eta Segurola.
Etzi, berriz, Interjai Txapelketa hasiko da Cabanillasen (Nafarroa). Bertan iazko Xistera Zirkuitoko nagusi mailako sei aurrelaririk onenak eta sei atzelaririk onenak neurtuko dira. Partidak 15 tantoko bi jokotara lehiatuko dira. Honakoak dira jokatuko diren hiru partidak: Antxon-Ibarluzea/BailoII-Mikel Manzisidor, Goixerri-Andonegi/Iturrino-Suso eta Retoñaza-Uriel/Dani-Zugaitz.