Jagoba Arrasatek entrenatuko du Osasuna
Mutilen lehen taldea entrenatuko du 2018-2019 denboraldian. Entrenatzaile berriatuarra Club Deportivo Numanciatik dator, bertan zuen kontratua amaitu osteanJagoba Arrasate Elustondo entrenatzaile berriatuarra urte baterako joango da Osasunara, eta muti...
Mutilen lehen taldea entrenatuko du 2018-2019 denboraldian. Entrenatzaile berriatuarra Club Deportivo Numanciatik dator, bertan zuen kontratua amaitu ostean
Jagoba Arrasate Elustondo entrenatzaile berriatuarra urte baterako joango da Osasunara, eta mutilen lehen taldea entrenatuko du 2018-2019 denboraldian. Iruñeko taldeak herenegun jakitera eman zuen berria.Berriatuarra Club Deportivo Numanciatik dator, bertan zuen kontratua amaitu eta gero. Osasunak nabarmendu duenez, Arrasate «erronka berri bati aurre egiteko eta zaleen ilusio berria pizteko» kontratatu dute.
Osasuna Klub Atletikora ez da bakarrik joango; Bittor Alkiza bere laguntzaileagaz eta Sergio Perez prestatzaile fisikoagaz joango da, eta talde gorritxoa Lehen mailara bueltatzea izango da euren erronka nagusia. Arrasate hurrengo egunetan aurkeztuko du talde nafarrak.
Osasunak Diego Martinezen kontratua eten ondoren kontratatu dute bizkaitarra. Arrasatek badaki zer den Osasuna, eta Braulio Vazquez gorritxoen kirol zuzendariak Numantziagaz harreman estua duenez, gertu-gertuko informazioa jaso ahal izan du berriatuarrari buruz. Osasunari, orain, fitxaketekin hastea dagokio, eta baliteke Arrasate ez izatea Soriatik Iruñerako bidea egiten duen euskal herritar bakarra.