Jai Alai frontoiak zesta eskolen topaketa hartuko du, asteburuan
Bizkaiko, Gipuzkoako, Arabako, Nafarroako eta Frantziako umeak batuko dira Gernika-Lumoko Jai Alain, bihar eta etzi. Gernika-Lumo, Markina-Xemein, Berriatua, Mutriku, Zumaia, Hondarribia, Gasteiz, Cabanillas, Noain eta Hossegorreko zestalariek parte ha...
Benjamin, alebin, txiki eta nesken umeen partiduak jokatuko dituzte. Sailkapen partiduak bihar 16:00etan hasita, eta etzi kanporaketak eta finalaurrekoak lehiatuko dituzte, 10:00etatik 13:00etara. 16:30ean finalerdiekin jarraituko dute. Ostean, finalak jokatu dituzte.