Uztailaren 20tik 22ra jazz doinuez beteko dira Markina-Xemeingo kaleak
II. Jazzaldia antolatuko du Uhagon Kultur Elkarteak. Omenaldi txiki bat eskainiko diote Charlie Parker konpositore estatubatuarrari Roberto Pacheco musikariaren eskutikIazko jaialdiak harrera on-ona eduki zuenez, aurten, Markina-Xemeingo bigarren Jazza...
II. Jazzaldia antolatuko du Uhagon Kultur Elkarteak. Omenaldi txiki bat eskainiko diote Charlie Parker konpositore estatubatuarrari Roberto Pacheco musikariaren eskutik
Iazko jaialdiak harrera on-ona eduki zuenez, aurten, Markina-Xemeingo bigarren Jazzaldia antolatuko du Uhagon Kultur Elkarteak. Egutegira egokitzearren data aldatu dute aurten. Hala, II. Jazzaldia uztailaren 20an, 21ean eta 22an izango da.
Iaz bezala, Markina-Xemeinera kalitatezko taldeak ekartzea dutela asmoa azaldu dute Uhagoneko arduradunek. «Bereziki kontuan izango dugu Euskal Herriko jazz taldeen parte hartzea eta baita oholtza gaineko emakumeen presentzia ere».
Horrez gain, ekitaldiak balio erantsia duela diote. «Markina-Xemein eta inguruak ezagutzeko aukera ematen du, eta jazza eskualdera dakar, jaialdi mota hau nagusiki hiriburuetan egiten baita». Ideia hori Musika, mundua, herrira. Herria, harria mundura hitz jolasagaz islatu nahi izan dute. «Jaialdi honegaz, alde batetik, musika eta mundua dakartzagu herrira, Markina-Xemeinera. Hau da, kontzertu desberdinen bitartez, munduko leku desberdinetako mu- sikari eta musika estiloak dakartzagu. Baina Markina-Xemeinek ere zer edo zer eskaintzen duela uste dugu: gure herria eta berton daukagun ondare historiko kultural aberatsa ezagutzeko aukera ematen diegu jazzaldiaz gozatzera datozen bertoko zein ingurukoei».
Ondarea Arretxinagako ermitako harri ezagunen bidez adierazi dute, eta harri horiek dira bai eta ere aurtengo karteleko protagonista nagusiak.
Jazz estiloa
Jazz estiloa, musika bera, bere aldaerak swinga,bluesa, dixielanda…, erroak eta historian egin dituen ekarpenak ezagutzera ematea garrantzitsua dela uste dute Jazzaldiaren antolatzaileek. «XIX. mendearen amai- eran jaio zen musika estilo hau Estatu Batuetan, herrialdeko esklaboak emantzipatu zirenean. Hasieran, dantza musika herrikoia ez bazen ere, gero arte mota bat bilakatu zen, mundu osoan goraipatua».
Jazz musikari handienetako bat Charlie Parker (1920-1955) izan zen, Bird ezizenez ezaguna, eta jazzaldi honetan omenaldi txiki bat eskainiko diote, uztailaren 21eko kontzertuagaz. «Roberto Pachecok Charlie Parker with strings aurkeztuko digu. 1949 eta 1950 urte artean Charlie Parkerrek estudioan grabatutako lanak eskainiko dizkigute zuzenean». Aurreratu dutenez, hamar musikari igoko dira taula gainera, euretako batzuk Euskadiko Orkestra Sinfonikoko eta Musikeneko kideak. «Espero dugu publikoak kontzertu honekin gozatzea, bai eta jaialdiko gainerako taldeen emanaldiekin ere».