Geoparkeak azterketa pasatu beharko du, Unescoren izendapena mantentzen duen edo ez jakiteko

Duela lau urte egin modura, Euskal Kostaldeko Geoparkeak Unescoren Munduko Geoparke izendapena mantentzen duen edo ez jakiteko azterketa pasatu beharko du. Ebaluazio hori egiteko, Irlandako Copper Coast eta Japoniako Unzen geoparkeetako bi ebaluatzailek bisitatuko dute bertoko geoparkea, martitzenetik eguenera [uztailak 10-12] bitartean.

Unescoren Munduko Geoparke izendapenak lau urteko balioa edukitzen du, eta epe hori amaitzean berriro egiten dute azterketa. Bertora etorriko diren bi ordezkariek azterketa «sakona» egingo dutela esan dute Euskal Kostaldeko Geoparkeko ordezkariek. «Hiru egunez, ebaluatzaileak erakundeetako ordezkariekin, teknikariekin eta inguruko eragile ezberdinekin batuko dira, eta Geoparkeko interesgune nagusiak bisitatuko dituzte».

Besteak beste, bi ebaluatzaileek azken lau urteetako kudeaketa eta eman diren aurrerapausoak aztertuko dituzte.
Azterketaren emaitza datorren urteko martxoan ezagutzera emango dutela esan dute bertoko ordezkariek.

Duela lau urte izendapena mantentzeko egindako ebaluaketa. Argazkian, ebaluatzaileak, Geoparkeko puntu nagusiak bisitatzen. Argazkia: Geoparkea.

Duela lau urte izendapena mantentzeko egindako ebaluaketa. Argazkian, ebaluatzaileak, Geoparkeko puntu nagusiak bisitatzen. Argazkia: Geoparkea.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

Send this to friend