Herritarren iritzia jaso nahi du EH Bilduk, etorkizuneko Mutriku marrazteko

EH Bilduk etorkizuneko Mutriku marrazteko helburuarekin hainbat saio antolatu ditu. Lehenak uztailaren 11n eta 18an egingo dira, 19:00etatik aurrera, Luardo etxean. “10-12 urte barru nolako herria nahiko genukeen zehaztea nahiko genuke herritar guztion artean, eta horretarako denon iritzia behar dugu. Hau guztia ez da alderdi edo koalizio baten arazoa, herri guztiarena baizik”, azaldu dute saioen antolatzaileek.

Etorkizuneko herria marrazteko, bestalde, gaur egun herria nola dagoen jakin beharra dagoela ere nabarmendu dute. “Hau da, diagnostiko egokia egin, eta gero etorkizuneko erronkak definitzea beharrezkoa da lehenengo. Saiakera honen aurretik, gainera, mutrikuar askorekin bakarkako harremana izan dugu iritziak jasotzeko”.

Mutrikuko Luardo etxea

Mutrikuko Luardo etxea

Saiakera horren lehen zatia bi saiotan banatuta egingo dute. Uztailaren 11n egingo den lehen saioan hiru gai nagusi jorratuko dira: hezkuntza, hirigintza eta jendartea edo egoera soziala. Aurreratu dutenez, lehen ordu erdian Gaindegiarekin elkarlanean jasotako datuen azalpena emango da, eta ondoren, parte hartzaileen azalpenak eta ekarpenak entzun eta jasoko dira.

Uztailaren 18an egingo den bigarren saioan, bestalde, honako lau arloak jorratuko dira: euskara, sozioekonomia, kirola eta kultura. “Prozedimendua lehen saiorako erabilitako berbera izango litzateke”.

Uda eta gero, berriz, etorkizuneko erronkak zehazteko bideari ekingo diote, uztaileko saioen emaitza kontuan hartuta.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU

Send this to friend