Jaietan lagundu nahi dutenek udaletxean eman behar dute izena
Santiago eta Santa Ana jaietan laguntzeko prest dauden herritarrek udaletxean izena eman behar dute (94-684 29 99).Halaber, uztailaren 21ean Iñigo Egiluz aretoan batzarra egingo dute, 19:00etan, eta bertan ere izena eman ahalko da.Aurretik zein jaieta...
Halaber, uztailaren 21ean Iñigo Egiluz aretoan batzarra egingo dute, 19:00etan, eta bertan ere izena eman ahalko da.
Aurretik zein jaietako egunetan, hainbat zeregin egongo dira, eta herritarrek nahi dutenean edo ahal dutenean lagundu dezakete. Hala, ispastertarrei informazioa emateko oharra kaleratu du Ispasterko Jai Batzordeak, eta bertan eginbeharrekoak zehaztu dituzte.
Jaiak hasi aurretik, herrian zein inguruko herrietan kartelak ipintzeko, kioskoa muntatzeko eta txosna hornitzeko laguntza behar dute. Jaietako egunetan txosnan txandak egiteko ere jendearen parte hartzea eskatu dute.
Santiago, Santa Ana eta Santanatxu egunetan goizeko garbiketa lanetarako jendea behar dute, bai eta ere jaien osterako, hilaren 28rako. Egun horretan muntaia guztiak kentzeko ere herritarren laguntza beharrezkoa izango dute.
Hala, Santiago Egunean mus txapelketan eta ginkanan eta Santa Ana Eguneko krosean laguntzeko ere izena eman dezakete herritarrek. Era berean, Santanatxu Eguneko herri bazkaria prestatzeko, mahaiak eta aulkiak jarri eta batzeko eta zerbitzari lanetan aritzeko boluntarioak behar dituztela jakinarazi dute jai batzordekoek.