Ondarroako Itsasaurre plaza Karmen jaiak ospatzeko prest dago

Tradizio handiko Karmen jaiak ospatuko dituzte barikuan [uztailak 13] hasi eta domekara [uztailak 15] bitartean, Ondarroan. Arrantzaleen babeslearen omenezko jaiak antolatu dituzte Galizia Etxeko kideek, eta datozen egunotan ez da ekimenik faltako Itsasaurre plaza inguruan.

Goizetik eguerdira bitartean, Itsasaurren propio ipinitako txosnetan, Galiziako produktu tipikoak dastatzeko aukera egongo da, egunero: olagarroa, enpanada galegoa, lakoia, txerri belarria, txorizoa, Tetillako gazta, Galiziako ardo tipikoak eta Santiago tarta aukeran egongo dira, besteak beste.

Ondarroako Karmen jaiak

Itsasaurren, besteak beste, olagarroa dastatzeko aukera egongo da datozen egunotan

Horiekin batera, ezingo dira falta Galiziako folklorearen ezaugarri diren gaitak eta dantzak. Euskal Herriko hainbat Galizia etxeetatik etorritako gaiteroak eta dantzariak kalez kale ibiliko dira datozen egunotan. Eta ohiturekin jarraituz, keimada mistikoa ere prestatuko dute, zorte ona erakartzeko konjuruak esanda.

Karmen bezperan, ostera, Karmengo Amaren inguruan egun berezia biziko dute. Elizara prozesioa egingo dute Karmengo Ama Birjinagaz batera. Meza ostean, itsasoan galdutako eta hildako arrantzaleei omenaldi xume bezain hunkigarria eskaintzeko tartea izango da. Elizatik irten eta prozesioan alde zaharrera joango dira. Han ontzietan sartu eta itsasoan galdutako eta hildako arrantzale guztiei lore eskaintza egingo diete badian.

Karmen jaiak, gainera, musikaz blai etorriko dira Ondarroara. Bazkal aurreko uneak Bermuth saioko dantzaldiek alaituko dituzte, eta iluntzeak eta afal osteak ere musikaz girotuta egongo dira.

EGITARAUA

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU

Send this to friend