Itzelezko giroa ekarri du Kuadrillen Egunak Markina-Xemeinera
[zuzenean ARGAZKI GALERIA ikusi]
Sei saritu. Bederatzi taldek parte hartu dute aurtengoan, eta azken urteetako joerari jarraituz, nagusi talde nahikoa animatu dira show-a egitera. Amaieran, sei sari banatu dituzte: publiko aurreko saria Ane Maguregirentzat izan da; publikoarekiko jarrerarena Sagarra jo taldearentzat; animazioaren eta parte hartzearen saria Alaraukerentzat; agertokia ondo betetzearen saria Gu ere Billy Elliot gara-rentzat; beteranoen saria Mari Karmen Balentziagarentzat, eta, amaitzeko, Zelai osoan ikuskizuna ematearen saria Txikota taldearentzat. Saririk ederrena, dena dela, ikusleek eta parte hartzaileek eurek eraman dute, “ondo baino hobeto” pasatu dutelako. Bihar [uztailak 15] Karmen bezpera ospatuko dute. 09:30ean hasi eta 22:00ak arte ez da faltako ondo pasatzeko ekimenik. HONEKIN LOTUTA: Jaien hasieraren KRONIKA eta BIDEOA