Bainua debekatu dute Mutrikuko hondartzetan

Gaur [uztailak 17], 14:00ak aldera, bandera gorria ipini dute Mutrikuko Saturraran hondartzan eta herrigunekoan. Hondartzetan ez eze, Danborrean eta igerileku zaharrean ere bainatzeko debekua ipini du Gurutze Gorriak. “Mutrikuko igerileku berrian bainatu daiteke”, azaldu du Jose Angel Lizardi Mutrikuko alkateak.

Gipuzkoako Gurutze Gorriak jakitera eman duenaren arabera, uraren azterketek adierazi dutenez, uraren kalitatea txarra da toki horietan, eta ondorioz, “ez dela bainurako egokia” erabaki dute.

Mutrikuko alkateak gaineratu duenez, “ez dute inongo isurketen berri”, eta uraren kalitate txarraren zergatia “azken orduetako euri zaparradak” izan litezke. Hurrengo orduetan azterketa gehiago egingo dituzte, eta horren arabera bandera aldatu edo ez erabakiko da.

Goizean bandera berdea zegoen hondartza bietan, baina albistea jakin orduko, bandera gorrira ipini dute. Saturraran hondatzan zeuden herritarrek HITZAri jakinarazi diotenaren arabera, momentu horretan uretan zeudenak uretatik atera dituzte, eta bozgorailuetatik bainatzea debekatuta dagoela esan dute.

Iruzkin bat

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

  • Rubén
    17 uztaila 2018 at 15:54 - Reply

    Bai, normala, eta azkenengo asteetan mutrikuko ondartzan egon den zikinkeria ere aipatzekoa izan beharko litzateke. Urertzea den dena plastikos eta zaborrez beteta egon da, umeekin edo norberak ere bainurik ezin artuta.

    Nire ustetan zabor ontzi gutxiegi daude eta gero pertsonak ez gera batere garbiak… eta dena gure kalterako da… pena haundi bat 20 hilabetetako umearekin ondo pasatzera joan eta ezin disfrutatu izana gure ganoragabekeria eta zikinkeriagatik…

    Ez dakit udaletxeak edo nork artu ahal izango lukeen erabakiren bat gai hau hobetzeko… baina pena haundi bat da.

  • LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU

    Send this to friend