Nekazal Azokan egoteko izena emateko epea zabaldu dute
Irailaren 22an egingo dute Ispasterko Nekazal Azoka, eta bertan salmenta posturen bat jarri gura dutenentzat aste honetan zabaldu dute izen ematea.Ekoizleek, baserritarrek zein artisau edo bestelako sortzaileek udaletxean izena eman behar dute. Honako ...
Ekoizleek, baserritarrek zein artisau edo bestelako sortzaileek udaletxean izena eman behar dute. Honako hau da bertako telefono zenbakia: 94-684 29 99. Abuztuaren 10era arte egongo da izena emateko aukera.
Animalien kasuan herriko abereek lehentasuna izango dutela jakitera eman dute.
Ispasterko Udalak dietak ordainduko dizkie abereen jabeei. Animalia txikien kasuan izan ezik, gainontzekoetan, espezie bakoitzeko ez dute dieta bat baino gehiago ordainduko. 10 euro, 80 euro, 100 euro eta 140 euroko dietak aurreikusi dituzte. Halaber, espezieka gutxieneko kopuruak zehaztu dituzte.
Ahuntzetan eta ardietan sei burutan jarri dute gutxieneko kopurua; ahuntzetan, akerra eta bost ahuntz, eta ardietan aharia eta bost ardi. Idietan, behietan astoetan eta zaldietan bi buru egon beharko dira gutxienez, eta pottoketan, berriz, lau buru. Animalia txikiei dagokienez, kaiolako lau burutan jarri dute gutxienekoa.
Garraioa zein animaliei egin beharreko analisiak jabeek egin beharko dituzte, eta indarrean dauden arauak bete behar dituzte; mikrotxipa izatea eta beren datuen txartela ondo beteta edukitzea, besteren artean.